Hasiera batean mezu instituzionala behar zuena eskaera bihurtu dute Nafarroako Parlamentuaren mahaian. Espainiako selekzioari gonbita egitearen alde bozkatu dute Alberto Catalan mahaiko presidenteak (UPN) eta Samuel Caro presidenteordeak (PSN) eta Maite Esporrin (PSN) idazkariak. Kontrako botoa eman dute Txentxo Jimenez mahaiko presidenteordeak (Aralar-NaBai) eta Koldo Amezketa idazkariak (Bildu).
Gonbidapena gizonezkoen eta emakumezkoen selekzioei egin diete, baita gazte mailako selekzioei ere, eta horrekin batera areto-futbol selekzioa ere gonbidatu dute. Eskatu diote Nafarroako Gobernuari eta Nafarroako Futbol Selekzioari gonbidapena egiteko behar diren lanak egiteko, "zaleek eta Nafarroako gizarteak Espainiako selekzioez Nafarroan gozatu ahal izan dezaten".