Saskibaloia. Euroligako Amultzoa

Nancy da Bilbo Basketen kontrario zuzena, eta gaur irabaztea komeni da

Nicolas Batum izarra da Nancyren jokalari ezagunena, baina talde atletikoa da, erritmo handian jokatu zalea

Andoni Urbistondo.
2011ko urriaren 27a
00:00
Entzun
Bilbo Basketek aurrerapauso garrantzitsua eman zuen Olympiakos garaituta, baina gaurko partida, gaurko emaitza, garrantzitsuagoa da. Nancy eta Cantu dira multzoko laugarren postu hori lortzeko hautagaiak, bizkaitarrekin batera, eta aurkari zuzenak menderatzea funtsezkoa izan liteke Katsikarisen taldeak Top16a jokatzeko. Lehen jardunaldiak multzoa uste baino parekatuagoa dagoela erakutsi zuen. Olympiakos eta Fenerbahce galtzen hasi dira, eta horrek Bilbokoen aukera handitzen du. Zer esanik ez, Nancy menderatzen badu.

80-69 galdu zuen astebete atzera Nancyk Cantun, baina lehen hiru laurdenetan aurre egin zien etxekoei. Nicolas Batum hegalekoa eta Akim Akingbala pibota izan ziren onenak. Batumek hemeretzi puntuko balorazioa lortu zuen (hamahiru puntu, zazpi errebote eta zortzi asistentzia), eta Akingbalak hogei puntu eta zazpi errebote. Talde atletikoa da Nancy, erritmo handian jokatu zalea, iaioa trantsizioan, joko irekian, eta erasoko errebotean eraginkorra.

«Gure antzeko taldea, funtsean», Katsikarisen ahotan. Horregatik, «talde lana izango da gakoa, errebotea ixteko eta Batum denon artean defendatzeko».

SLUC NANCY-BIZKAIA B. B.

SLUC Nancy. Linehan, Shuler, Kenneth Grant, Pape Amagou, Moerman, Batum, Samnick, Sylla, Badiane, Akingbala eta Pourchot.

Bizkaia Bilbo Basket. Aaron Jackson, Raul Lopez, Josh Fisher, Blums, Roger Grimau, Vasileiadis, Mumbru, Banic, Hervelle, Scevic, Mavroeidis, D'Or Fischer eta Hampl.

Tokia. Palais Des Sports Jean Weille (6.027 eserleku)

Ordua. 20:45 (ETB K).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.