Pakistanen goizeko bederatziak zirela heldu dira espedizioko lehen kideak gailurrera. Pasaban, Silvio Mondinelli, Ivan Vallejo eta Hassan Jan sherpa izan dira iristen lehenak.
Haien atzetik Josu Bereziartu azpeitiarra, Esther Sabadell kataluniarra eta Marianne Chapuissat suitzarra ailegatu dira. Bereziarturentzat seigarren zortzimilakoa da Nanga Parbat.
Sebastian Alfaro Al filo de lo imposible saioko zuzendariak agertu duenez, igoera gogorra izan da elur asko zegoelako metatuta. Nanga Parbat gainera iristeko aurreneko saioa gaur zortzi, hilaren 13an, egin zuten, baina bertan behera utzi zuten ahalegina eguraldia oso txarra zelako. Larunbatean berriro ekin zioten igotzeari, eta, azkenean, gaur goizean lortu dute gailurra zapaltzea. Nanga Parbat munduko zortzigarren mendirik garaiena da.
Iazko uztailean, K-2ra igotzean, lesio larriak izan zituen Pasabanek: izoztu egin zitzaizkion oinak, eta, ondorioz, bizpahiru behatzetako gihar ehuna galdu zuen. Nolanahi ere, espedizio hartan Juanito Oiartzabal arabarra izan zen lesio larrienak izan zituena: izozteen ondorioz, oinetako behatzen zenbait zati erauzi behar izan zizkioten.
Mendia
Nanga Parbateko gailurra iritsi du Pasabanek, eta, horrenbestez, munduan zortzi milako gehien igo dituen emakumezkoa da
Edurne Pasaban mendizale tolosarrak Nanga Parbateko (8.125 metro) gailurra iritsi du gaur, Espainiako TVE telebistako 'Al filo de lo imposible' saioko espedizioko beste kide batzuekin —Josu Bereziartu azpeitiarra da taldeko beste euskal herritarra—. Horrenbestez, munduan zortzi milako mendi gehien igotzea lortu duen emakumezkoa da Pasaban. Era berean, Ricardo Valencia iruindarrak ere Nanga Parbat igotzea lortu du beste espedizio batekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu