Naoki Matsuda japoniarra hil da, bihotzekoak jota

2011ko abuztuaren 5a
00:00
Entzun
NAZIOARTEA. Naoki Matsuda 34 urteko japoniarra atzo hil zen bihotzekoak jota. Joan den asteartean, Matsumoto Yamaga taldearekin entrenatzen ari zela eman zion bihotzekoak. Ordutik, egoera larrian zegoen ingresaturik, atzo arte. Hasiera batean bero kolpe bat zela zirudien, baina ospitalean eginiko frogek baztertu egin zuten lehen hipotesia. Japoniako selekzioarekin 40 aldiz aritu zen, 2000 eta 2005 artean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.