Helsinkiko munduko atletismo txapelketatik kanpo geratu da Naroa Agirre atleta donostiarra 4,50 metroko listoia ez gainditzeagatik. Lehenengo jauzia 4,00 metrokoa izan da, eta ez du errakuntzarik egin. Bigarrenean, 4,20 metrotan ezarri dute listoia, eta hori ere lehenengo saiakeran gainditu du. Hirugarren jauzian lan gehiago egin behar izan du; 4,35 metrotan ezarritako makila azken saiakeran gainditu du, hirugarrenean alegia.
Azken hiru jauziak 4,50 metroak gainditzeko ahaleginetan egin ditu. Oso marka zaila litzateke hori lortzea, baina gaindituko izan balitu Espainiako errekor berria ezarriko zukeen, baita pertsonala ere.
Froga amaieran adierazpenak egin ditu atleta euskaldunak: "Oso gustora nago txapelketan egin dudan lanarekin. Hilabete lehiatik kanpo egon ostean, emaitza onak lortu ditudala uste dut".
Ielena Isinbayeva errusiarra da froga hau irabazteko faborito nagusia. Munduko errekor berria ezarri du atleta errusiarrak 5,01 metroko jauziarekin. Isinbayeva lehenengo emakumea izan da bost metroko listoia saltatzen.
Helsinki-Pertika jauzia
Naroa Agirrek ez ditu gainditu 4,50 metroak
Naroa Agirre euskal pertikalariak Helsinkiko txapelketak utzi behar izan ditu 4,50 metroak gainditu ez dituelako. Hirugarren saiakeran gainditu ditu 4,35 metroak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu