Naturhouse eta Aragoi, nafarren aurkari gaur
ESKUBALOIA. Aste Santuko etenaldiaren ondoren, Asobal Ligari ekinen diote gaur berriz Iruñeko taldeek. San Antoniok Naturhouse hartuko du bere pistan (20:00). Zortzigarren dira Juanto Apezetxearen jokalariak, eta irabazi behar dute postuari eusteko. Anaitasunak, berriz, Aragoi izanen du aurkari. Etxetik at ariko da Aitor Etxaburen taldea, lesioek baldintzatuta (19:00).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu