Nazabal da faborito argia gaur Pobesko finalean
AIZKORA. Urrezko Aizkolari Txapeldunen Kopako finala jokatuko da gaur, Pobesen (Araba), 12:00etan. Floren Nazabal etxarriarra da gaurko finala irabazteko faborito argia. Nafarrari lanak zailtzen saiatuko dira, hala ere, Anjel Arrospide leaburuarra, Donato Larretxea berarra eta Juan Jose Lopez Azpilikueta lezaundarra. Hamar enbor ebaki beharko dituzte, sei diziplina ezberdinetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu