2008ko urtarrilaren 24a
00:00
ARRAUNANazioarteko Arraun Federazioko ordezkariek bilera dute bihar Errusiako Federazioko ordezkariekin, Moskun. Errusiarrek sei arraunlari zigortu dituzte berriki dopin kasu batengatik, eta Nazioartekoak erabaki behar du Errusiakoari bere baitan jarraitzen utziko dion edo ez. Kanporatzen badu, Errusiako arraunlariek ezingo dute Pekingo Olinpiar Jokoetan parte hartu.