Atletismoa

Nazioarteko Olinpiar Batzordeak dopinagatik Marion Jonesi dominak kentzea erabaki du

Atletak bost domina irabazi zituen 2000an Sidneyko Olinpiar Jokoetan.

2007ko abenduaren 12a
18:08
Entzun
Nazioarteko Olinpiar Batzordeak (NOB) ofizialki gaur erabaki du dopin kasuagatik 2000an Sidneyko Olinpiar Jokoetan irabazitako bost dominak kentzea Marion Jonesi, eta Beijing'2008an irtetea debekatzea. Urrezko hiru domina lortu zituen Jonesek 2000an -100 eta 200 metroetan eta 4x400ean- eta brontzezko bi -luzera jauzian eta 4x100ean-.

NOBk oraindik ez du erabaki domina haiekin zer egingo duen, Jones bezala beste atleta batzuk dopin kasuan sartuta al dauden aztertu nahi duelako.

Atletak berak duela bi hilabete bere ibilbidean dopina erabili zuela aitortu eta erretiratu egin dela iragarri zuen. 2000ko Olinpiar Jokoetan lortutako bost dominak bueltatu zituela esan zuen bere abokatuak orduan. Ez zuen zehaztu, baina, ez noiz bueltatu zituen, ez non dauden.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.