NBA Gabonetan hasteko asmoz, isilpean hizketan ari direla zabaldu da AEBetan
Muga urtarrilaren 7a da, eta ordurako akordiorik lortu ezean, bertan behera geratuko da denboraldi osoa
AEBetako Yahoo Sports atarikoak argitaratu duenez, taldeetako ugazabek eta jokalariek NBAri ekiteko hizketan ari dira isilpean. Carmelo Anthony litzateke jokalarien ordezkaria iturri horren arabera, eta Gabon Eguneko bi partida handiak jokatzea litzateke helburua —Miami-Dallas eta Los Angeles Lakers-Chicago—. Horretarako gaur itxi beharko lukete akordioa, eta ez dirudi posible izango denik. Beste data bat ere jakinarazi da, NBAko sasoi osoa bertan behera gera ez dadin: urtarrilaren 7a da muga.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu