Europako hamasei selekzio onenak lehian ariko dira gaurtik hilaren 14a bitartean, Suedian, Europako 33. Saskibaloi Txapelketan. Lehia gogorra eta ikusgarria espero da, eta ez da gutxiagorako, bi sari baitaude jokoan: Europako selekzio onena saritzen duen garaikurra eta datorren urtean Atenasen jokatuko diren Olinpiar Jokoetan aritzeko hiru txartel. Jugoslaviako eta Greziako selekzioek aspaldi ziurtatu zuten Atenasen jokatzeko aukera, munduko txapelduna eta Olinpiar Jokoen antolatzailea baitira, hurrenez hurren.
Jugoslaviako selekzioa da Europako Txapelketa irabazteko faborito nagusia. Jugoslaviarrek jokatu diren azken zazpi txapelketatik bost irabazi dituzte 1993an Alemaniak irabazi zuen eta 1999an Italiak. Hutsune asko eta garrantzitsuak izango ditu Jugoslaviak Suedian: Dejan Bodiroga, Vlade Divac, Darko Milicic, Zeljko Rebraca eta Dejan Tomasevic, besteak beste. Europako txapeldunek, hala ere, ez dute talde eskasa izango, inondik inora. Pedrag Stojakovic, Marko Jaric, Pedrag Drobnjak, Milos Vujanic, Dejan Vukevic... edonor izutzeko moduko jokalariak dira.
Jugoslaviaren atzetik zer? Bada ezustekoa eman dezaketen selekzio multzo bat dago: Grezia, Frantzia, Espainia, Lituania, Alemania, Errusia eta Turkia. Guztiek daukate bandera-ontzi>a, NBAko jokalariak ia gehienak: Tony Parker frantziarra (San Antonio Spurs), Pau Gasol katalana (Memphis Grizzlies), Dirk Nowitzki alemaniarra (Dallas Mavericks), Andrei Kirilenko errusiarra (Utah Jazz), Hidayet Turkoglu turkiarra (San Antonio Spurs), Iakovos Tsakalidis greziarra (Phoenix Suns) eta Sarunas Jasikevicius lituaniarra (Maccabi Tel Aviv).
>
ga multzoa:Frantzia, Italia, Eslovenia eta Bosnia-Herzegovina ariko dira. Frantzia da multzoko lehena izateko faborito nagusia. Alan Weiszek talde bikaina osatu du, bikaina eta indartsua. NBAko lau jokalari izango ditu Weiszek bere aginduetara: Parker joko antolatzailea, Boris Diaw-Riffiod eta Tariq Abdul Wahad hegalekoak eta Jerome Moiso hegal-pibotea. Bigarren eta hirugarren postuetarako, berriz, Italiak eta Esloveniak lehia gogorra izango dute.
Azkenik, Bosnia Herzegovina lehen ligaxkatik at geratzeko hautagaia da. Italiak eta Esloveniak, halere, adi egon beharko dute ezusteren bat nahi ez badute.
gB multzoa:Alemania, Lituania, Letonia eta Israel ariko dira.Alemaniak eta Lituaniak borroka gogorra izango dute multzoko lehen postua lortzeko. Dirk Nowitzkik, Dallas Mavericks NBAko taldeko izarrak, desoreka dezake bien arteko lehia. Alemaniarrak, hala ere, azken unean erabakiko du Suedian jokatuko duen ala ez, min hartuta baitago. Hura falta dela, Henrik Dettmanek zuzentzen duen taldeak indar asko galtzen du, eta Lituaniak ederki asko aprobetxa dezake hori. Armands Kraulinsek jokalari bikainak ekarri ditu Suediara: Jasikevicius, Mindaugas Zukauskas, Saulius Stombergas, Arvidas Macijauskas Tau Baskoniako jokalari berria... Burua hotz edukiz gero, aurreneko postua ken diezaiokete Alemaniari. Israelek eta Letoniak, berriz, bigarren ligaxkarako sailkapena ematen duen hirugarren postua izango dute helburu. Ez dago faboritorik, eta bien arteko partidan erabakiko da dena.
gC multzoa:Jugoslavia, Espainia, Errusia eta Suedia ariko dira, eta ezusterik ezean, ordena horretan sailkatuko dira. Jugoslaviarrek sailkapen nahiko eskasa egin dute, baina txapelketetan maila bikaina eman ohi dute beti. Jugoslaviak kale eginez gero, Espainiak aukeraren bat izan dezake, betiere Gasol katalanak eman dezakeen mailaren arabera. Hirugarren postuak ia jabe ziurra du: Errusia. Serguei Elevitxen taldea berreraikuntza prozesuan da, eta Kirilenko ardatz duen taldea osatu du txapelketarako. Etxeko taldeak, berriz, ez du ia ezer egiterik izango, eta euren zaleen aurrean maila txukuna ematea izango du helburu.
gD multzoa:Grezia, Turkia, Kroazia eta Ukraina ariko dira. Grezia da multzoko lehena izateko faboritoa. Iannis Ioannidisen taldeak ez du presiorik izango, Atenasen jokatzeko txartela aspaldi eskuratu baitzuen. Greziak boskote oso ona du: Christos Charissis, Antonios Fotsis, Dimos Dikoudis, Fragiskos Alvertis eta Efthimios Rentzias. Aulkia izan daiteke greziarren ahulune nagusia, hasierakoen eta ordezkoen artean alde handia baitago. Turkia eta Kroazia, berriz, ezustea ematen saiatuko dira. Turkiak Turkoglu eta Mehmet Okur NBAko jokalariak ditu, eta Kroaziak Marko Popovic eta Zoran Planinic gazte bikainak, eta Gordon Ciricek NBAko jokalaria. Azkenik, Ukrainako selekzio ageri da, multzoko talde eskasena.
NBA kutsuko txapelketa
Europako hamasei talde onenak nor baino nor gehiago ariko dira, gaurtik hilaren 14a arte, Suediako Europako Txapelketan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu