NBAk betoa jarri dio Pau Gasolen talde aldaketari

Chris Paul Lakersera eta Gasol Houstonera joateko mugimenduan, Luis Scola New Orleansera bidean zen

Andoni Urbistondo.
Donostia
2011ko abenduaren 10a
00:00
Entzun
Osteguna bukatu eta ostirala hastear zenean hartu zuen indarra berriak. Los Angeles Lakersek New Orleanseko Chris Paul joko antolatzailea lortzeko mugimendua gauzatu zuen, eta, trukean, Pau Gasol eta Lamar Odom galdu. Bide batez, Houston Rockets ere jokalari mugimenduan sartzen zen, eta Pau Gasol lortu, Luis Scola, Kevin Martin eta Goran Dragic New Orleansera bidaltzearen truke.

Berriak aspaldi ez bezalako harrabotsa sortu zuen NBAn, baina ordu gutxiren buruan bertan behera geratu zen Lakersen ustezko mugimendu perfektua. New Orleans porrot ekonomikoak jota dago, eta NBAk kudeatzen du; jabetza NBAko talde guztietako ugazabek partekatzen dute. Cleveland Cavaliersen jabe Dan Gilbert-ek gidatu zuen kexa, argudio honekin: «Ez da posible talde batek jokalari aldaketa bat egin, 40 milioi dolar aurreztu, eta, gainera, talde guztiek nahi duten jokalaria bereganatzea [Chris Paul]. Hori iruzur larria da».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.