NBAko kanporaketetako final-laurdenak

2012ko maiatzaren 2a
00:00
Entzun

EKIALDEA

Miami-New York (2-0). Miamik aise irabazi ditu lehen bi partidak. Aurrenekoan 67 puntutan utzi zuen New York.

Chicago-Filadelfia (1-0). Ikusteko dago Rosen lesioak zer eragin izango duen Chicagon, baina faboritoa da.

Atlanta-Boston (1-0). Ray Allen gabe aritu zen Boston igandean, eta Rondo gabe hurrena. Kanporaketa orekatua.

Indiana-Orlando (1-1). Ezustekoa eman zuen Orlandok lehen partidan, baina Indianak askoz talde hobea dauka.

MENDEBALDEA

Oklahoma-Dallas (2-0). Puntu bategatik irabazi zuen lehena, eta hirugatik bigarrena. Justu-justu, baina nahikoa.

San Antonio-Utah (1-0). 4-0 edo 4-1 bukatu behar luke kanporaketak. Askok NBAko finalean ikusten dute San Antonio.

Lakers-Denver (1-0). Bost edo sei partida izan ditzake kanporaketak, baina Lakers faborito argia da.

Memphis-Clippers (0-1). Etxetik kanpoko garaipen bakarra izan da, eta oso bitxia. Kanporaketa orekatuena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.