Bi urte barru NBAko partida bat Bilbon jokatuko da, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak AEBetako gizonezkoen saskibaloi ligarekin lortutako akordioaren arabera. BBVAk ere hartu du parte hitzarmenean, txapelketa haren babesleetako bat izaki.
“NBAren gune turistiko ofizialetakoa izango da Bilbo”, akordioak dioenez.
2014an Espainiako Estatuan jokatuko da gizonezkoen Munduko Txapelketako, eta partida batzuk Bizkaiko hiriburuan izango dira.
saskibaloia
NBAko partida bat Bilbon 2013an
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu