Saskibaloia

Nekane Arzallus, Gipuzkoa Basketeko presidente berria

Hiru urteren ondoren, "arrazoi profesionalak tarteko" kargua utzi du Alvaro Bilbaok, eta orain arte zuzendariorde izandakoak ordezkatuko du. Ondo bidean, Donostiako klubak gaur jakingo du ACB ligako taldea dela.

jarraia113037.jpg
unai zubeldia
2015eko uztailaren 17a
11:30
Entzun

Aldaketa izan da Gipuzkoa Basketen. Donostia aldean Bartzelonara begira daude denak, ACB liga batzarra egiten ari delako Kataluniako hiriburuan, eta, ondo bidean, bertan jakinaraziko dutelako Gipuzkoa Basket ACB ligako taldea dela. Albiste horien zain, klubak ohar bidez jakinarazi du Nekane Arzallus dela presidente berria. Alvaro Bilbao egon da kargu horretan azken hiru urteotan, baina, "arrazoi profesionalak tarteko", pauso bat atzera ematea erabaki du.

2007ko ekainean iritsi zen Bilbao Gipuzkoa Basketera, kontseilari gisa, eta Miguel Santos eta Gorka Ramonedaren presidenteorde izan zen gero. 2012an Ramonedak kargua utzi zuenean, orduan bihurtu zen Bilbao GBCko presidente. Arzallus ere 2007an iritsi zen GBCra, eta presidenteorde kargua bete du azken hiru urteotan. Klubaren aro modernoko laugarren presidentea izango da Arzallus, lehen emakumezkoa. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.