SURFA

"Nekea" eta babesle falta direla eta, erretiroa hartu du Eunate Agirrek

Munduko bodyboard txapelduna izan zen Agirre 2011n. "Gehiago ikasi dut porrotetan garaipenetan baino", esan du agurrean.

Eunate Agirre. L. J., ARP
2014ko urtarrilaren 21a
17:05
Entzun

Kirol eliteari agur esan dio Eunate Agirre munduko bodyboard txapeldun izandakoak. Bilboko kirolariak iragarria zuen lehiatzeari utziko ziola, baina gaur egin du agerraldia Getxon, xehetasunen berri emateko.

"Nire kirol antsietatea baretzen saiatzen ari naiz, maletak egiteari eta desegiteari utziz, aireportuetako, hoteletako, hondartzetako, hizkuntzen eta elikagai ezberdinen joan-etorria ahaztuz; izan ere, oso nekatuta amaitu dut", esan du Agirrek.

"Neke psikologikoaz" gain, azaldu du babesle pribaturik ez topatzeak ere bultzatu duela erretiroa hartzera, horrek "mugatu" egiten zuelakoan bere errendimendua. Bere agurra "gero arte" bat dela azaldu du, eta gaineratu ez duela epe labur edo ertainerako planik.

2005az geroztik zegoen bodyboard-aren elitean, eta 2011n irabazi zuen munduko txapelketa. 2007an Kirolaren Euskadi Saria jaso zuen, eta 2011n Bizkaiko Kirolari Onenaren Saria eman zioten. Horrez gain, bi aldiz izan da munduko txapeldunorde, eta bost aldiz Europako txapeldun. Maiatzean 32 urte beteko ditu Agirrek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.