Nekunam eta Masud prest daude bihar jokatzeko
OSASUNA. Javad Nekunam eta Masud Shojaei, Osasunako bi irandarrak, osatu egin dira, eta hasieratik ariko dira bihar, Malagaren aurka. Herenegun ez zuten jokatu, Almeriaren aurka, sukarrak jota baitzeuden, baina atzo taldekideekin egin zuten entrenamendua. Jaroslav Plasil ere jokatzeko moduan dago, partida bateko zigorra beteta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu