Nekunam eta Raitala selekzioekin joan dira
OSASUNA. Javad Nekunam eta Jukka Raitala euren selekzioetara joan dira, eta hurrengo astera arte ez dira itzuliko Iruñera. Nekunamek Palestinaren aurkako lagunartekoa jokatuko du bihar Irango selekzioarekin, eta hilaren 11n Bahrainen aurka ariko da, Brasilgo Munduko Koparako baliagarria izango den partidan. Raitalak, berriz, Suediaren aurka jokatuko du bihar Finlandiarekin, eta Hungariaren aurka hilaren 11n. Gainerako jokalariak gaur itzuliko dira lanera, bi eguneko atsedenaren ondoren. Larunbatera arte egunero edukiko dute entrenamendua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu