Euskadi Fundazioak eta NER groupek akordioa izenpetu dute, eta ondorioz, fundazioa ez da desagertuko. Euskadi kontinental mailako txirrindulari taldeak aurrera segitu ahal izango du, NER group osatzen duten 21 enpresa taldeen diru babesa lortu duelako. Berri agentziek jakitera eman dutenez, Euskadi Fundazioa NER groupek koordinatuko du. Eta alde teknikoa eta kirol arlokoa Jon Odriozola Euskaltel-Euskadiko kirol zuzendari ohiak eta Nafarroako txirrindulari ohiak gidatuko du.
Akordioari buruzko xehetasun gutxi eman zituzten. Baina euskal erakundeen oniritzia badu akordioak, eta honenbestez, Derion (Bizkaian) duten egoitzan lanean segitu ahal izango dute. Ner group osatzen duten enpresa taldeak dei bat egin die gainerako enpresei "proiektu hau lagundu eta partekatua izan dadin".
Albistea pozik hartu dute hainbat txirrindularik, eta zorte ona opa diote Odriozolari:
Oso berri ona Euskadi Fundazioak jarraitzeko aukera duela. Zorterik onena eta babes guztia Jon Odriozola eta bere taldeari. Zorionak!
— Markel Irizar (@Markelirizar) October 25, 2013
Un nuevo comienzo para la Fundación Euskadi,con Jon Odriozola BICICICLISMO: http://t.co/l2qwUk7PgU Zorionak, eskerrik asko eta zorte on Jon!
— Amets Txurruka (@AmetsTxurruka) October 24, 2013