Neurketa zailak Baskonia eta Lagun Arorentzat: Alacant eta Manresa

Eguerdian jokatuko dute arabarrek, Nocioni prest dela, eta iluntzean gipuzkoarrek, kantxa gaizto batean

Andoni Urbistondo.
2012ko apirilaren 1a
00:00
Entzun
Neurketa zailak dituzte Caja Laboralek eta Lagun Arok gaur, baina irabazi beharrekoak, helburuak lortzeko tinko jarraitu nahi badute. Baskoniak eguerdian jokatuko du, Alacanten (12:30); partida atarian zortzi onenen multzotik kanpo dagoen taldea da, baina bertara bueltatu nahi duena, ia sasoi osoa bertan egon baita. Bidorretaren taldeak lehen itzuli bikaina egin zuen, baina nabarmen egin du behera Kopa jokatu ondotik. Etxean, halere, ondo ari da, eta gaur bi aste Lagun Aroren aurka lortu zuen garaipen ona horren adibide.

Baskoniak baditu berrikuntza garrantzitsu pare bat. Onean, Nocioniren itzulera. Ikusmin handia dago Chapu sasoi betean dagoen edo ez jakiteko, eta Ivanovicek esan du kantxaratzeko prest dagoela. Txanponaren bestaldean, San Emeterio Gasteizen geratu dela, pubalgiak jota.

Lagun Arori dagokionez, jokalari guztiak daude prest (19:00). Manresa ere zortzi onenen arrastoan dabil, baina kanpoan dago. Lagun Arori irabazita, elitera bueltatzeko aukera izanen luke, eta etxean erakusten duten eraginkortasuna gogoan, aurkari gogorra da. Gipuzkoarrek ez dute inoiz irabazi Manresan, eta hori nahikoa erronka badela esan du Alonsok. Lagun Arok bizpahiru garaipen behar ditu geratzen diren zazpi partidetan, eta horiek lehenbailehen lortzea onena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.