Gaur bukatuko da monumentuen egutegia Flandriako Itzulian. Paris-Roubaixek izan behar zuen klasiko handia datorren igandean zen jokatzekoa, baina bertan behera gelditu da, koronabirusaren pandemiaren karietara. Flandriako Itzulia zenbait neurri berezirekin lehiatuko da. Adibidez, ikuslerik ez da izango ez irteeran ez amaieran, eta ez dute igoko Kapelmuur mitikoa.
Gizonezkoen probak 244 kilometro eta hamazazpi muino izango ditu. Begirada guztiak hiru txirrindularik bereganatuko dituzte: Julian Alaphilippek (Deceuninck), Wout van Aertek (Jumbo) eta Mathieu van der Poelek (Alpecin). Emakumezkoek 135 kilometroko eta eta 11 muinoko ibilbidea osatuko dute. Bolada onari eusten saiatuko da Anna Van der Breggen (Boels) munduko txapelduna. Aurkaririk ez zaio faltako, ordea.
Neurri bereziekin jokatuko da gaur Flandriako Itzulia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu