Neurriko aurkaria izango du gaur Baskoniak, ligako hirugarren postua helburu duela

Valentziak bi partida bakarrik galdu ditu azaroaren 14az geroztik; Lauko Finalean kontrario izan litezke bi taldeak

Andoni Urbistondo.
Donostia
2011ko martxoaren 9a
00:00
Entzun
Baskoniak neurriko aurkaria izanen du gaur Buesa Arenan. Valentzia hartuko du, Bartzelonarekin batera emaitza bolada gozoena daraman ACB ligako taldea. 14-2 balantzea lortu du Valentziak Pesic entrenatzaile lanetan hasi zenetik, azaroaren 14an. Emaitza onak, eta jokoa ere ona eta eraginkorra. Talde osatua, luzea du Valentziak, eta Victor Claver eta James Augustine min hartuta badaude ere, kontuz Valentziarekin, baliabide asko eta onak baititu. Pesicen taldea neurriko aurkaria da Baskoniarentzat, garaipen bat gehiago baitu une honetan sailkapenean.

C. L. BASKONIA-VALENTZIA

Txapelketa. ACB ligako 24. jardunaldia.

Caja Laboral Baskonia. Ribas, Huertas, Logan, Oleson, San Emeterio, Teletovic, Bjelica, Batista, Pape Sow eta Barac.

Valentzia. Cook, Simeon, De Colo, Rafa Martinez, David Navarro, Marc Fernandez, Jeremy Richardson, Listxuk, Savanovic eta Javtokas.

Sailkapena. Baskonia 4. da: 14-9 (+ 114); postu bat gorago dago Valentzia: 15-8 (+ 42).

Tokia. Buesa Arena (9.763 ikusle).

Ordua. 20:30 (Teledeporte).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.