Hona hemen, aurrerapen gisa, Carlos Pousoren (Leioa, 1960) esan batzuk:
- "Mirandesek urteak daramatza lan ona egiten. Ni ez naiz arrakastaren aita".
- "Gauzarik ederrena da zelaian egin ditugun merituengatik lortu dugula jarraitzaile askoren babesa. Era berean, ardura apur bat ere ematen dit, lagun asko zoriontsu egin dezakedala pentsatzen baitut".
- "Athletic oso klub berezia da niretzat. Mundu mailan dagoen bakarra da, bere buruari muga miresgarria jarri dion kluba, eredu bat. Zenbat eta zailagoa izan erronka, orduan eta handiagoa izango da loria".
- "Kopako kanporaketa hau ez dago %50ean, baina partidak zelaian irabazten dira".