txirrindularitza

Nibalik irabazi du Tirreno-Adriatikoa

Horner gaur arteko liderrak ezin izan dio azken erlojupekoan aldeari eutsi.

2012ko martxoaren 13a
17:03
Entzun

Vicenzo Nibali (Liquigas) izan da Tirreno-Adriatikoko irabazlea, zazpigarren eta azken etapan —9,6 kilometroko erlojupekoa— Christopher Horner gaur arteko liderrari aldea kendu ostean —honek sei segundoko aldea zeukan—. Horner bera gelditu da bigarren sailkapen nagusian, hamalau segundora. Hirugarren Roman Kreuziger, 26ra.

Etapa Fabian Cancellarak (RadioShack) eraman du, San Benedetto del Tronton (Italia). Daniele Bennati geratu da bigarren, hamabi segundora. Hirugarren Cameron Meyer, hamaseira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.