espainiako Vuelta

Nibalik irabaziko du Vuelta

Mosquera saiatu da Bola del Mundon 50 segundo kentzen, baina ezin izan du. Etapa lortu du, behintzat. 1990etik zegoen italiar bat Vuelta irabazteke; orduan Giovannetti izan zen garailea.

2010eko irailaren 18a
18:55
Entzun
Vincenzo Nibali (Italia, 1984) Liquigas taldeko txirrindulariak irabaziko du bihar Espainiako Vuelta, gaur itzuliko azkenaurreko etapan Bola del Mundo mendate gogorrean ondo eutsi diolako Ezequiel Mosquera (Xacobeo) bigarren sailkatuari. Hau 50 segundora zegoen, helmugatik lau kilometrora erasoa jo du -%20tik gorako pendizak zituzten-, une batez hamazazpi segundoko aldea eduki du, baina ezin izan du.



Sikiera, Mosquerak berak irabazi du etapa -San Martin de Valdeiglesias-Bola del Mundo-, eta Nibali heldu da bigarren, segundo batera -ia bukaeran harrapatu du hura-.

Bere palmareseko garaipenik handiena du Nibalik. Aurten Italiako Giroan etapa bat irabazi du eta hirugarren izan da sailkapen nagusian. 2005ean egin zuen debuta profesionaletan, Fassa Bortolo taldearekin. Harrezkero Liquigasen da. 1990etik zegoen italiar bat Vuelta irabazteke; orduan Marvo Giovannetti izan zen garailea. Iaz Alejandro Valverde espainiarrak irabazi zuen.

Madrilen amaituko da bihar Espainiako proba, 21. etapa lauan: San Sebastian de los Reyes-Madril, 85 kilometro.

Orain arteko etapak

- 1. etapa: Sevilla-Sevilla. Irabazlea: Team HTC-Columbia. Liderra: Mark Cavendish.

- 2. etapa: Alcala de Guadaira-Marbella. Irabazlea: Yauheni Hutarovitx. Liderra: Mark Cavendish.

- 3. etapa: Marbella-Malaga. Irabazlea: Philippe Gilbert. Liderra: Philippe Gilbert.

- 4. etapa: Malaga-Valdepeñas de Jaen. Irabazlea: Igor Anton. Liderra: Philippe Gilbert.

- 5. etapa: Guadix-Lorca. Irabazlea: Tyler Farrar. Liderra: Philippe Gilbert.

- 6. etapa: Carabaca de la Cruz-Murtzia. Irabazlea: Thor Hushovd. Liderra: Philippe Gilbert.

- 7. etapa: Murtzia-Orihuela. Irabazlea: Alessandro Petacchi. Liderra: Philippe Gilbert.

- 8. etapa: Villena-Xorret de Cati. Irabazlea: David Moncoutie. Liderra: Igor Anton.

- 9. etapa: Calpe-Alcoy. Irabazlea: David Lopez. Liderra: Igor Anton.

- 10. etapa: Tarragona-Vilanova i la Geltru. Irabazlea: Imanol Erbiti. Liderra: Joaquim Rodriguez.

- 11. etapa: Vilanova i la Geltru-Andorra. Irabazlea: Igor Anton. Liderra: Igor Anton.

- 12. etapa: Andorra-Lleida. Irabazlea: Mark Cavendish. Liderra: Igor Anton.

- 13. etapa: Rincon de Soto-Burgos. Irabazlea: Mark Cavendish. Liderra: Igor Anton.

- 14. etapa: Burgos-Peña Cabarga. Irabazlea: Joaquim Rodriguez. Liderra: Vincenzo Nibali.

- 15. etapa: Solares-Lagos de Covadonga. Irabazlea: Carlos Barredo. Liderra: Vincenzo Nibali.

- 16. etapa: Gijon-Cotobello. Irabazlea: Mikel Nieve. Liderra: Joaquim Rodriguez.

- 17. etapa: Peñafiel-Peñafiel. Irabazlea: Peter Velits. Liderra: Vincenzo Nibali.

- 18. etapa: Valladolid-Salamanca. Irabazlea: Mark Cavendish. Liderra: Vincenzo Nibali.

- 19. etapa: Piedrahita-Toledo. Irabazlea: Philippe Gilbert. Liderra: Vincenzo Nibali.

- 20. etapa: San Martin de Valdeiglesias-Bola del Mundo. Irabazlea: Ezequiel Mosquera. Liderra: Vincenzo Nibali.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.