JUDOA

Nicat Xikaliza, lehen aurkaria Sugoi Uriarterentzat

Bi aldiz borrokatu da Azerbaijango judokarekin, eta bana irabazi dute.

Sugoi Uriarte, erdian, prentsaurrean. ESTEBAN BIBA / EFE
2016ko abuztuaren 5a
15:45
Entzun

Igandean lehiatuko da Sugoi Uriarte judoka gasteiztarra Olinpiar Jokoetan. Zozketan, Nicat Xikaliza Azerbaijango judokarekin lehiatzea egokitu zaio. 66 kiloz azpiko mailan ariko da gasteiztarra.

Garaipen bana dute elkarren aurka Xikalizak eta Uriartek. 2014ko apirilekoa da bien arteko azken borroka, eta gasteiztarra nagusitu zen. Xikaliza gaindituz gero, Sebastian Seidl alemaniarra izango du aurrean, eta haren aurka hiru aldiz lehiatu da Uriarte; behin irabazi dio alemaniarrari.

Dominen atarian geratu zen Uriarte duela lau urte, Londresko Olinpiar Jokoetan, eta arantza hori atera nahiko du oraingoan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.