Txirrindularitza

Nievek irabazi du etapa, eta Froomek Giroa

Eguneko ihesaldian sartu, erasoa jo, eta leitzarra bakarrik helmugaratu da Cervinian. Froomek ondo eutsi die Dumoulinen erasoei, eta hark irabaziko du Giroa. Miguel Lopez ,hirugarren, eta Peio Bilbao, seigarren.

Mike Nieve, helmuga zeharkatzen. DANIEL DAL ZENNARO, EFE
Imanol Magro Eizmendi.
2018ko maiatzaren 26a
07:56
Entzun

Mikel Nievek (Mitchelton) modu ezin hobean ospatu du bere urtebetetzea. Leitzarrak 34 urte bete ditu gaur, eta Giroko azken-aurreko etapa irabaziz ospatu du. Bere ibilbidean Giroan lortzen duen hirugarren etapa garaipena da. Sailkapen nagusiari dagokionez, Chris Froomek (Sky) ondo eutsi die Tom Dumoulinen (Sunweb) erasoei, eta elastiko larrosari eutsi dio. Hirugarren, aldiz, Miguel Angel Lopez (Astana) izango da, Thibaut Pinotek (FDJ) txakakaldi handia izan duelako. Peio Bilbaok (Astana) seigarren bukatuko du Giroa.

Nieve ihesaldi handi batean sartu da etapa hasieran. Besteak beste, Mohoric (TBM), Ciccone (BRd), Grossschartner (BOH), Woods (EFD), Lammertink (TKA), Bouwman, Gesink (TLJ), Rambilla (TFS) eta Conti (UAD) zituen alboan. Izen handiko txirrindulari asko.

Apurka-apurka ihesaldia aletuz joan da, eta, helmugatik 31 kilometrora, San Pantaleonen gora, erasoa jo du Nievek. Eguneko azken-aurreko mendatea zen, eta 7.30eko aldea zuen tropela eta faborito handiekiko. Nievek sendo eutzi dio aldeari, eta bakarrik igo du Cervinia.

Sailkapen nagusirako borroka atzean zegoen. Ordurako Pinot atzean gelditua zen, eta bi borroka egon dira. Dumoulin Froomekin lehen posturako —Froomek 40 segundoren aldea zuen— eta Richard Carapaz (Movistar) eta Lopezen artean hirugarren izateko. Dumoulin eta Carapaz saiatu dira euren aurkariak atzean uzten. Behin baino gehiagotan estutu dituzte Cervinian gora, baina ez dute euren helburua lortu. Carapazek bukatuko du laugarren postuan. Nieverengandik 6.10era helmugaratu dira.

Peio Bilbaok (Astana) ere igoera handia egin du, eta Pinoten txakalaldiaren ondorio, postu bat igo da sailkapen nagusian. Gernikarrak seigarren postuan bukatuko du sailkapen nagusia. Inoiz itzuli handi batean lortu duen posturik onena da.  

Azken etapa igandean jokatuko da, Erroman hasi eta bukatuta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.