Nikolai Andrianov hil da, 58 urte zituela
GIMNASTIKA. Nikolai Andrianov errusiarra hil zen herenegun, 58 urte zituela, gaixoaldi luze baten ondoren. Andrianovek urrezko zazpi domina, zilarrezko bost eta brontzezko hiru irabazi zituen Olinpiar Jokoetan, eta Munduko Txapelketetan ere goiko muturrean ibili zen. Entrenatzaile lanetan ere aritu zen gero.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu