Lau t'erdiko txapelketa ez da Nitro torneoa. Horregatik, Barriolak eta Bengoetxea VI.ak garrantzia kendu diote orain hamabost eguneko emaitzari. Biak gustura agertu dira hautaturiko pilotekin, eta horiek ez dira aitzakia izango. Barriolarenak 106,1 eta 106,7 gramo pisatzen dute, Bengoetxea VI.ak aukeratutakoek, berriz, 105,7 eta 106,7 gramo. Urrutikoetxeak eta Diazek Balmasedan (Bizkaia) egin dute hautaketa.
Gaur, berriz, Patxi Ruizek eta Aritz Lasak Eibarren (Gipuzkoa) eta Berasaluze VIII.ak eta Arretxe II.ak Urretxun (Gipuzkoa) aukeratuko dituzte euren partidetarako pilotak.
Nitro torneoko partidari garrantzia kendu diote Barriolak eta Bengoetxeak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu