Frederiek Nolf 21 urteko flandriar txirrindularia hilik azaldu da gaur goizean hoteleko gelan. Qatarko Itzulian ari zen parte hartzen, Flandriako Topsport Vlaanderen taldearekin.
Ekipoko batekin zegoen gelan eta, goizean Nolf esnatzen ez zela-eta, hark Jean Pierre Heynderrickx zuzendariari eta mediku bati deitu die. Honek egiaztatu du Nolf hilda zegoela. Oraindik ez dute esan zerk eraginda hil den.
Gaur korritu behar zuten itzuliko bosgarren etapa, baina bertan beheiti laga egin dute. Topsport Vlaanderenek utzi egin du proba.
Profesionaletan bigarren urtea zuen Nolfek. Otsailaren 10ean 22 urte betetzekoa zen. Kortrijk (frantsesez, Courtrai) hirian jaioa zen, Flandriako iparraldean.
Txirrindularitza
Nolf txirrindularia hilda azaldu da hoteleko gelan
21 urteko flandriarra Qatarko Itzulian ari zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu