Txirrindularitza

Norbaitek etete klausula ordaintzen badu, Mayo Euskalteletik joango da

Iban Mayo ez dago batere gustora Euskaltel Euskadin. Joan egingo litzateke, norbaitek etete klausulako 900.000 euroak ordainduko balitu. Gustora ez egoteko arrazoi bat baino gehiago plazaratu ditu: berak eskatu arren, taldeak ez omen du Pedro Horrillo txirrindularia fitxatu; David Etxebarria ere kalera bota omen dute eta Unai Etxebarriari larri-larri berritu diote kontratua, horretarako merezimendu asko egin arren.

2004ko urriaren 27a
17:36
Entzun
Mayok lider bakarra izan nahi du Frantziako Tourrean. Baina, nahiko lan. Hori ez dator bat taldeko zuzendari Julian Gorosperen jokaerarekin. Bihar Parisen Frantziako Tourraren aurkezpena egingo dute, baina Mayo ez da joango. Taldeak ez du gonbidatu.

Taldea aspaldi medikurik gabe egoteak ere ez dio grazia handirik egin Mayori.

Arrazoi asko eman ditu. Ez du taldean jarraitzeko gogorik. Horretarako 900.000 euro behar ditu ordea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.