Jardunaldi bakarra iraun du Obenasa Nafarroaren eta Hondarribia-Irunen garaipen boladak, Espainiako Ohorezko Mailako bi euskal taldeek galdu egin baitzuten atzo, laugarren jardunaldian: nafarrek, 69-68 Olesaren aurka, eta gipuzkoarrek, 55-65 Perfumerias Avenidaren aurka.
Txukun aritu ziren biak. Obenasak behetik gora egin zuen, baina luzapenean amore eman behar izan zuen. Hondarribia-Irunek, berriz, estu hartu zuen zenbait minutuz Perfumerias indartsua, baina azkenean aurkariaren kalitateak erabaki zuen partida. Bi euskal taldeek etzi jokatuko dute berriro. Nafarrek Girona hartuko dute, eta gipuzkoarrak Extrugasaren kantxan ariko dira (19:00).
Obenasa Nafarroak eta Hondarribia Irunek galdu egin dute
Txukun aritu arren, amore eman dute Olesa eta Perfumerias Avenidaren aurka: 69-68 eta 55-65
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu