Obenasak azken postua uzteko aukera du etxean, Cadi La Seuren aurka

Erredakzioa
Donostia
2010eko azaroaren 13a
00:00
Entzun
Obenasa Nafarroak eta Hondarribia-Irunek gaur jokatuko dituzte ligako zortzigarren jardunaldiko partidak. Nafarrek Cadi La Seu hartuko dute Arrosadian (19:00), eurekin azken postuan berdinduta dagoen aurkaria. Hondarribia-Irunek, berriz, Kanaria Handiari egingo dio bisita (19:00), gipuzkoarrek baino partida bat gehiago irabazi duen talde bati.

Obenasari oso zail egiten ari zaio Lehen Mailara egokitzea, eta gaur aukera oso ona du bigarren garaipena lortu eta talde bat atzetik uzteko, Cadi La Seuk azken sei partidak galdu baititu jarraian. Helena Boada nafarren joko antolatzailearen parte-hartzea kolokan dago, eta Milena Vukicevic pibotak denboraldiko lehen minutuak jokatu ahal izango ditu. Txingudik, berriz, ligako hirugarren garaipena izango du helburu. Liga hasiera zailaren ondoren, iragan astean hartu zuen arnasa, eta gaur bolada luza dezake.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.