Obenasak Marta Perlic eskolta fitxatu du
SASKIBALOIA. Obenasak Marta Perlic eskolta kroaziarra fitxatu berri du, Jami Montagninok utzitako lekua bete dezan. Azken horrek, Alcamo taldeak egindako eskaintza onartzea erabaki du. Perlic ohikoa da bere herrialdeko selekzioan. Lehen aldiz ariko da Kroaziatik kanpoko talderen batean, orain artean behintzat, hango taldeetan aritu baita soilik. 29 urte ditu eta 1,75 metro da luze.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu