Obenasak Rivas indartsua hartuko du Arrosadian
SASKIBALOIA. Obenasa Nafarroari bost jardunaldi gelditzen zaizkio suspertu eta jaisteko postuetatik irteteko. Bide horretan, gaur eman dezake lehen pausoa, baina zail izango du, Rivas Ecopolis ahaltsua hartuko baitu Arrosadian (19:00). Hondarribia-Irunek, berriz, Europan sartzeko lehiako aurkari zuzenetako baten aurka jokatuko du (19:00), Eivissan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu