Obradoiro eta Valentzia, hazten segitzeko aurkari bi Baskonia eta Lagun Arorentzat

Eguerdian jokatuko dute arabarrek, Iradier Arenan (12;30, ETB 1), eta Ilunben, arratsaldean, gipuzkoarrek (18:00)

Andoni Urbistondo.
Donostia
2011ko azaroaren 6a
00:00
Entzun
Baskonia eta Lagun Aro ligan daramaten bilakaera gorabeheratsua zuzentzen saiatuko dira gaur. Baskonia askoz hobeto ari da Euroligan, eta hango emaitza onei ligan segida ematea da helburua. Urria ez da on-ona izan, bost partida jokatu eta bi galdu baitituzte, bat Zaragozan eta bestea Iradier Arenan, Valentziaren aurka. Ivanovicen taldeak Obradoiro hartuko du, ustez jaitsiera saihesteko eraikitako talde apala, baina aurreikuspenak hausten ari dena, onerako. Galiziarrak sailkapenaren erdialdean daude, eroso, 2-3 balantzearekin, baina bolada txarrean sartuta etorriko dira Gasteizera. Real Madril eta Alacanten aurka galdu dute azken bi jardunaldietan.

Erronka handiagoa eta zailagoa dauka Lagun Arok Ilunben. Valentzia dator bisitan, azken bi partidetan Baskonia eta Unicaja menderatu ostean. Eskas hasi ziren Valentziakoak, baina buelta eman diote. Paco Olmos entrenatzaileak buruhauste franko ditu bi jokalariren egoera fisikoarekin: Stefan Markovic eta AJ Ogilvy. Lagun Arok lehen garaipena lortu zuen Zaragozan, eta aurreko lauak ere gutxigatik galdu zituela gogoratu du Sito Alonso entrenatzaileak, taldea hain gaizki ez dagoela gogoratzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.