Obsesioa? Espanyoli irabaziz gero egoera aldatu egingo dela uste dute Athleticeko jokalariek

haritz gallastegi
2006ko azaroaren 19a
00:00
Entzun
Espanyoli irabaziz gero egoera aldatu egingo delauste dute Athleticeko jokalariek haritz gallastegi

Bilbo

Igandea da. Athleticek oso partida garrantzitsua dauka. Guztiak dira garrantzitsuak. Talde bat larri dagoenean neurketa guztiak dira finalak. Gaurkoa ere bai. Bada, orain arte ezer gutxi egin da berba partidaren gainean. Ez da lehenengo aldia. Azken denboraldi bietan sarri askotan gertatu da. Batean kontratu luzapenak; bestean, Zubiaurre auzia; hurrena entrenatzaile berriaren aurkezpena; Gurpegi auzia... gauza asko gertatu dira Athleticen azken boladan. Ia guztiak txarrak. Ia guztiak partida bezperan.

Auzi garrantzitsu gehienak, ordea, amaitu dira. Ia guztiaktxarto, gainera. Bi urteko zigorra Gurpegiri, bost milioi euroko zigorra Zubiaurreri... hausnarketa sakona egiteko modukoa da. Ha-lere, kontu garrantzitsuak izan- da ere, beste guztien gainetik dagoena ez du galdu oraindik: Liga, Lehen Mailan jarraitze- ko aukera. Amildegitik gertu dago, baina oraindik ez dago erortzear. Txapelketa amaitzeko jardunaldi asko falta direlako, batetik, eta oraingoz Athletic baino talde txarragoak badaudelako, bestetik.

Talde zuri-gorriak esnatu beharra dauka, halere. Zer behar duen esnatzeko? Garaipen bat. Konfiantza eta indarra emango duten hiru puntu. Ez da kazetarien esana, futbolariek azken asteetan behin eta berriz errepikatzen duten kontua baizik. Neurketa bat irabazteak aldatuko omen ditu gauzak. Ez da beste ezer falta. Athleticeko jokalariak gustura daude egin duten lanarekin. Puntu batzuk gehiago izateko nahikoa meritu egin dutela uste dute. Merezi izatea ez da nahikoa, ordea. Partida bat azkar irabazi ezean, berandu baino lehen, obsesioa bihur daiteke. Eta Athleticeko jokalariek ez dute horrelakorik behar. Bestela ere nahiko lan dute egoerari aurre egiteko.

Partida bat irabaztea da irtenbidea, beraz. Edozein jardunaldi da irabazteko aproposa. Garaipen guztiak dira ongietorriak. Baina aurkari zuzenen aurka irabazitako puntuek balio bikoitza dute. Norberak irabazten dituenak eta kontrarioak irabazten ez dituenak, alegia.

Espanyol gisa horretako aurkaria da. Ernesto Valverdek zuzentzen duen taldeak Athleticek baino puntu bat gehiago du. Gasteizko entrenatzaileak ere kolokan du bere postua. Bederatzi puntu puntu gutxi dira. Izan ere, talde kataluniarraren helburuak berez behar luketenak baino handiagoak dira. Urtero. Ondorioz, Bigarren Mailatik goiko postuetatik baino gertuago ibiltzen da sarri. Hori bai, iaz gertatu zen legez, Espainiako Kopa irabazteko gai da. Zergatik? Jokalari onak dituelako. Asko ez, baina batzuk onak dira. Onak eta bereziak: De la Peña, Luis Garcia, Tamudo... edozein aurkari txikitzeko gai dira. Baina, aldi berean, aldagela hankaz gora ipintzeko gaitasuna ere ba omen dute.

MESTALLAKO HAMAIKAKO BERA. Gaur euren alde txarra erakustea komeni zaio Athletici. Horretarako defentsan lan sendoa egin beharko dute Sarriugartek zuzentzen dituen jokalariek. Ondo bidean, Espanyolek izango du baloia. Eurena izango da jokoaren ekimena, baina lehen minutuetan etekinik lortzen ez badute, presaka joka dezakete.Horiaprobetxatu behar du Athleticek. Horretarako, aurkariek San Mamesen egiten dutena egin beharko dute jokalariek. Defentsan buru-belarri aritu eta kontraerasoa aprobetxatu. Ez da lan samurra, baina larri dauden taldeentzat erantzukizuna hartzea baino egokiagoa da. Askoz erosoago jokatzen dute.

Horrenbestez, baliteke Athleticen hasierako hamaikakoa Mestallan jokatu zuen berbera izatea. Valentziaren aurka ez zuten partida biribila jokatu, baina aurkaria nahiko ondo zaindu zuten. Beraz, Adurizek eskuin hegalean jarrai dezake (sufritu egiten du hegalean), eta Ismael Urzaiz izango da futbolaririk aurreratuena. Tuterako aurrelariak merezitako lekua izango du talde zuri-gorriko hamaikakoan. Prieto eta Aranzubia osatu dira, eta aulkian egongo dira.

Iban Zubiaurre Lezaman entrenatu da lehen aldiz

Iban Zubiaurre lehenengo aldiz entrenatu da bere taldekide berriekin. Eurekin batera zelairatu zen, baina ez zituen ariketa berberak egin. Korrika aritu zen. 12 minutuko hiru sesio egin zituen, Sabino Padillaren aginduetara. «Entrenamendu bereziak prestatu dizkiogu. Eguneroko lanak erakutsiko du noiz egongo den jokatzeko moduan». Ondoren erretiratu egin zen. Ez zuen aparteko ikusminik sortuzaleengan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.