Jon Odriozola Euskadi Fundazioak eta NER Groupek babestutako taldearen zuzendariak argi du zein izango den egitasmo berriaren helburua. "Aurrerapausoak ematea, hazten joatea, eta 2015etik aurrera handiagoak izatea. Euskal Herrikoa, gaztea, harrobikoa, eta etorkizunekoa izango da taldea".
Herenegun jakinarazi zuten NERek diruz lagunduko zuela fundazioa, eta, horrela, kontinental mailan taldeari eutsiko ziola.