Ogierrek irabazi zuen Alemaniako proba
RALLYAK. Sebastien Ogierrentzat izan da garaipena Alemaniako rallyan, Munduko Txapelketako bederatzigarren proban. Citroen taldeko gidari frantziarrak ia 40 segundoko aldea atera zion Sebastien Loeb taldekide eta herrikideari. Txapelketan, Loebek lehen postuari eusten dio 192 punturekin, eta Ogier du atzetik, 25 puntura. Australian jokatuko da hurrengo proba, irailaren 8tik 11ra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu