Oh Eun Sun 43 urteko korearra, hamairu zortzimilako igo dituen lehen emakumean bihurtu da astelehenean Gasherbrum-Ieko (Pakistan, 1.8068 metro) gailurrera iritsi ondoren. Munduan dauden hamalau zortzimilakoak egiteko bakarra geratzen zaio, beraz.
Edurne Pasabanen (Tolosa, Gipuzkoa, 35 urte) managerrak, ordea, zalantzan jarri du Sunek egindakoa. "Susmagarria" iruditu zaio, "argazki kamarak tabako kaxen tamainakoak diren garaian" mendi tontorrean korearraren irudirik ez egotea. Atzo zabaldu zen, hala ere, mendizalearen argazkia.
Sunek lau zortzimilako igo ditu aurten, Gasherbrum-Iaz gain, Kangchenjunga (Nepal-India, 8.586 metro), Dhaulagiri (Nepal, 8.167 metro) eta Nanga Parbat (Pakistan,8.125 metro). Adituen ustez, hainbeste mendi igotzea ezinezkoa da baliabide artifizial asko izan ezean; "50 sherpa inguru, helikopteroak kanpamentu batetik bestera igotzeko, oxigenoa…" Orain, munduko hamalaugarren zortzimilakoa igotzeko Annapurna besterik ez zaio geratzen korearrari.
Pasabanek hamabi zortzimilako igo ditu oraingoz. Kangchenjunga izan da azkena eta maiatzean igo zuen. Urrian, Shisha Pagma (Tibet, 8.030 metro) igotzeko asmoa du. Pasaban hiru aldiz saiatu da aurretik mendi hori igotzen baina hiruretan atzera egin behar izan du. Shisha Pagma igoz gero, Annapurna besterik ez litzaioke geratuko tolosarrari hamalau zortzimilakoak egiteko.
Mendia
Oh Eun Sun korearraren hamairugarren zortzimilakoa zalantzan jarri du Pasabanen managerrak
Lau zortzimilako igo ditu aurten mendizaleak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu