TXIRRINDULARITZA. Lourdes Oiarbide arabarra 29. postuan sailkatu zen atzo Trenton (Italia), Europako Txapelketako erlojupekoan. Marlen Reusser suitzarra nagusitu zen, eta harengandik 4.09ra geratu zen Oiarbide. Ellen Van Dijk herbeheretarra eta Lisa Brennauer alemaniarra igo ziren podiumera Reusserrekin. Gizonezkoetan, Stefan Kueng suitzarrarentzat izan zen garaipena, bigarren urtez jarraian. Filipo Ganna italiarra eta Remco Evenepoel belgikarra sailkatu ziren bigarren eta hirugarren. Euskal herritarrik ez zen lehiatu. Asteburuan jokatuko dira errepideko proba nagusiak: bihar, Oiarbide, Eider Merino, Ziortza Isasi eta Eukene Larrarte ariko dira; etzi, Mikel Landa, Ion eta Gorka Izagirre, eta Imanol Erbiti.
Bestalde, Caja Ruralek atzo jakinarazi zuen Iuri Leitao txirrindulari portugaldarra taldean ariko dela datorren denboraldian. 23 urte ditu, eta esprinterra da. Aurten, bi etapa irabazi ditu Alentejoko Itzulian. Pistan ere aritzen da.
Oiarbide 29. izan da Europako Txapelketan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu