FUTBOLA

Oiartzun, Lehen Mailara

Gipuzkoarrek 1-2 irabazi diote El Olivori, eta Realarekin eta Athleticekin batera, hiru euskal talde izango dira datorren sasoian Lehen Mailan.

Jokalari, entrenatzaile eta abarrak, mailaz igo izana ospatzen. @OIARTZUN_KE
2015eko ekainaren 14a
19:44
Entzun

Joanekoan 2-1 irabazi, eta itzuliko partidan beste horrenbeste egin du Oiartzunek Vigon, Galizian.

Maila nagusian handi izandakoa da Gipuzkoako taldea, ligako hiru titulu ere badauzka-eta tartean, garai hartako Ohorezko Mailan (1986-1987, 1987-1988 eta 1990-1991). Baina 2001etik aurrera Superligak erabat erraldoitu zuen emakumezkoen futbola, ordura arteko lau multzoak bakarrean elkartuta.

Gipuzkoaren kasuan, asko izan zuen onetik aldaketa hark; ia ezerezetik proiektua sortuta, Reala berehala iritsi baitzen maila gorenera. Baina, handitasun horretan, erdi herrenka geratu ziren Oiartzun eta Añorga, Gipuzkoako beste bi talde nagusiak, jokalaririk onenak bidean galduta. Horregatik litzateke balentria hain talde apalak erraldoien parera jauzia egitea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.