Txirrindularitza

Oier Lazkanok irabazi du errepideko Espainiako Txapelketa

Gasteiztarrak erasoa jo du 25 kilometroren faltan, eta bakarrik iritsi da helmugara. Alex Aranburu hirugarren izan da. 

Oier Lazkano, gaur, San Lorenzo de El Escorialeko (Espainia) helmugara iristen. ZIPI ARAGON / EFE
2023ko ekainaren 25a
14:27
Entzun

Euskaldunak protagonista izan dira Espainiako txirrindularitza txapelketan. Oier Lazkano 23 urteko gasteiztarrak (Movistar) garaipen ikusgarria lortu du, helmugarako 25 kilometro falta zirela ihes eginda. Denboraldi bikaina egiten ari da Arabakoa. Bakarrik iritsi da helmugara, Juan Ayusoren (UAE) eta Alex Aranbururen (Movistar) aurretik.

Gaurkoa, momentuz, Lazkanoren kirol ibilbideko garaipenik garrantzitsuena da, eta txirrindulariak uneotan duen sasoi bikaina baieztatzeko balio izan du. Ostiralean bertan bigarren izan zen erlojuaren aurkako Espainiako txapelketan —Jonathan Castroviejorengandik (Ineos) bi segundora—, eta duela hilabete etapa bat eta sailkapen nagusia irabazi zituen Boucles de la Mayenne lasterketan.

San Lorenzo de El Escorialen (Espainia) amaitu den etapak 178 kilometro izan ditu, eta oso mugitua izan da hasiera hasieratik. Eguneko ihesaldia helmugarako 42 kilometro falta zirela harrapatu du Lazkanok eta beste hainbatek osatzen zuten tropeltxoak. Ayuso, faborito nagusia, atzean zen, tropelean. Hura tarteak murriztu nahian zebilela, ihesaldiko nahastea baliatu du Lazkanok erasoa jo eta bakarrik alde egiteko. Amaierara arte bikain neurtu ditu bere indarrak, eta garaipena lortu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.