Olaizola II.a-Rezusta 18-22 Elezkano II.a-Zabaleta

Oin bat finalerdietan dute

Binakako Txapelketako seigarren garaipena eskuratu dute Elezkanok eta Zabaletak, eta sailkapenaren buruan sendotu dira. Sendotasuna erakutsi dute Olaizola eta Rezustaren aurka.

Zabaleta, aurreko neurketa batean, Iruñean. IñIGO URIZ / FOKU
2021eko otsailaren 15a
08:45
Entzun

Zazpi neurketatan sei garaipen eskuratu dituzte Danel Elezkanok eta Jose Javier Zabaletak. Atzo, Baikoko bikote izarra zuten parean, sailkapeneko hirugarren sailkatua, baina sendo aritu ziren Aspekoak, eta 18-22 gailendu ziren. Garaipen horri esker, ia ziurtatua dute finalerdiertarako sailkatzea.

Neurketaren hasieran ikuskizuna eskaini zuten Elezkanok eta Zabaletak. 0-5 irabazten hasi ziren, eta nola, gainera: atzean, Zabaleta gailendu egin zitzaion Rezustari, eta, aurreko koadroetan, erasokor jokatu zuen Elezkanok. Hala, neurketaren erdira arte errenta nabarmenak izan zituzten, baina Olaizola eta Rezusta ez dira amore ematen duten horietakoak, eta kosta ahala kosta eutsi zioten Aspekoen joari. 

11-16tik 16nako berdinketara iristea lortu zuten Baikokoek, baina orduan pilotakada garbi bat galdu zuen Rezustak, eta berriz ere bide ona aurkitu zuten Elezkanok eta Zabaletak. Azkenean, arriskatu egin behar izan zuen Olaizolak, baina ez zuen asmatu, eta gorrientzat izan zen garaipena. 

Sailkapena

1. Elezkano II.a-Zabaleta, 6 puntu
2. Altuna III.a-Mariezkurrena II.a, 5 (neurketa baten faltan)
3. Olaizola II.a-Rezusta, 4
4. Peña II.a-Albisu, 4
5. Urrutikoetxea-Imaz, 3
6. Ezkurdia-Galarza, 3
7. Artola-Aranguren, 1 (neurketa baten faltan)
8. Jaka-Martija, 1

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.