Txapelketa guztian zehar lortu dituen garaipenak ez direla kasualitatearen fruitu izan frogatu zuen atzo Oinatz Bengoetxeak Donostiako Atano III.a frontoian. Sasoi ederrean, hutsegiterik gabe, ederki jokatu zuen finaleko partida, Abel Barriolaren aurka. Hamaika tantotan utzi zuen Barriola herrikide eta faboritoa.
Horrenbestez, txaspeldun berria du eskuz banakako lehiaketak, Bengoetxea VI.a. Txapeldun berri eta gaztea, 24 urte abuztuan egingo baititu.
Barriolak, berriz, finalekin duen arazoa ezin izan zuen gainetik astindu eta ez zuen garaipena lortu. Buru makur eta penatuta irten zen kantxatik.
Nolanahi ere, Leitzan (Nafarroa) festa handia izan zen atzo, finala jokatu zuten pilotari biak hangoak baitira.
Pilota
Oinatz Bengoetxea txapeldun
Hamaika tantotan utzi zuen atzo Abel Barriola, eskuz banakako finalean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu