Oinatz Bengoetxeak jokatu egingo du bihar
ESKU-HUSKA. Oinatz Bengoetxeak galtza zuriak janztea erabaki du buruz buruko finalerdia jokatu baino lehen, eta bihar ariko da, Labriten, Iruñean, kantxako erritmoa ez galtzeko helburuarekin. Jon Ander Albisu izango du atzelari, eta Pablo Berasaluze eta Aritz Begino aurkari. Azterketa gogorra da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu