Hutsean berdindu dute lehen 90 minutuetan, eta alemaniarrek gola sartu dute luzapena hasi eta berehala. Harderrek egin du gola, 93. minutuan. Baina gutxi iraun die pozak. Epaileak Popp kanporatu du, eta jokalari bat gutxiagorekin, susperraldia izan du Lyonek. Hala, hiru gol sartu ditu hamar minutu eskasean, eta neurketa irauli. Henryk, Le Sommerrek eta Hegerbergek egin dituzte, eta guztietan hartu du parte Van der Sandek. Jokalari herbeheretarraren lana erabakigarria izan da, zelaira irten eta astindu eman baitio norgehiagokari. Abilyk sartu du laugarren gola, lehia amaitzear zela.
FUTBOLA
OIympique Lyonek irabazi du Txapeldunen Liga
Frantziako taldeak 1-4 hartu du mendean finalean Wolfsburgo. Bosgarren titulua du, hirugarrena jarraian. Inork ez zuen lortu halakorik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu