Espainiako Vuelta berriz ere Euskal Herritik igaro da. Zazpigarrenez izan da azken zortzi urteetan, eta kirol ikuskizun hutsetik harago, lurraldetasunari eta naziotasunari lotutako auziak azaleratu ditu txirrindularitza probaren bisitak. Horren adierazgarri, Gure Esku Dago plataformak gaurko egin duen deialdia. Herritarrak Oizera joatera animatu ditu, ikurrinak eskuan, Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea aldarrikatzera. Jende asko joan da, eta han da Ainhoa Larrabe kazetaria ere:
Aldarrikapen askoren lekua izaten ari da Oiz mendia gaur. Orain presoak dinamikak ere hainbat pankarta jarri ditu.
#LaVuelta18#OrainPresoak@naizplus@naiz_bilbotarra@argia@uriolaeus@berria@bilbohiriahttps://t.co/vdyUNLQMRy
— Sare #OrainPresoakðŸ‘ÂÂŒðŸ—ÂÂÂÂ🕊 (@sare_herritarra) 2018(e)ko irailaren 12(a)
Nolanahi ere, bestelako kolorez pintatuta eskatu gaur Oiz mendia. Espainiako banderak agertu dira Oizera igotzeko errepidean margotuta. Munitibarko Sortuk salatu du Guardia Zibila aritu dela bandera horiek margotzen.
Atzo gauean Guardia Zibila Bizkaiko begiratokian eta Oiz mendira doan errepidean bandera espainolak margotzen ibili ziren. Guk argi nahi diegu esan hau ez dela Espainia eta soberan daudela herri honetan. Alde Hemendik! pic.twitter.com/7NLDgCy9jR
— Sortu Munitibar (@SortuMunitibar) 2018(e)ko irailaren 11(a)
Bandera horiek gainetik zirriborratu dituzte ezezagun batzuek, eta Euskal Herria Espainia ez dela adierazteko baliatu dute banderen margoa. Ingelesezz, Hau ez da Espainia leloa idatzi dute.
Mezu horrek ez du luzaroan iraun. Garbitzaileek margo grisarekin estali dituzte banderak eta horien gaineko mezuak.
Irudi ederrak Kataluniatik.
— Aitor Sarriegi (@asarriegi) 2018(e)ko irailaren 11(a)
Meanwhile in the Basque Country... pic.twitter.com/h7KbwvthD2
Bestalde, pintaketekin agertu dira, bart, Vueltan parte hartzen ari diren zenbait talderen bederatzi auto. Vuelta alde hemendik eta amnistiaren aldeko mezuak margotu dituzte ibilgailuetan. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun sailak jakinarazi duenez, horietako sei Portugaleten (Bizkaia) zeuden aparkatuta, eta beste hiru Barakaldon (Bizkaia).
Horrez gainera, Getxon (Bizkaia), hainbat kartel agertu dira La Vuelta ez da kirol hutsa leloarekin.
Bilboko Ernaik salatu du Ertzaintza aldarrikapenak ezkutatu nahian dabilela, ikurrinekin eta "propagandarekin" zihoan gazte talde bat identifikatu dutelako:
ADI!
— Ernai Bilbo (@ErnaiBilbo) 2018(e)ko irailaren 12(a)
PNVren txakurrek #LaVuelta18 ra pankarta eta ikurrinekin zihoan gazte talde bat identifikatu eta propaganda kendu diete.#LaVueltaKanporapic.twitter.com/MGMwpauNAS