Oker hasi, okerrago amaitu

Borussia Dortmundek Real Madrili irabazi, eta lider jarri da D multzoan; Manchester Cityk ia ez du aukerarik

Julen Etxeberria.
Donostia
2012ko urriaren 25a
00:00
Entzun
Ez zen izan Real Madrilen eguna atzokoa. Oker hasi zuen Borussia Dortmunden aurkako neurketa, 19. minutuan Sami Khedirak zelaia utzi behar izan baitzuen, min hartuta. Ordu laurden geroago, berriz, Pepek baloia oparitu zion Goetzeri, eta haren pasea ezin hobeto baliatu zuen Lewandoskik lehen gola sartzeko. Etxekoen pozak, ordea, bi minutu eskas iraun zuen, Cristiano Ronaldok Oezilen pase bikaina baliatu eta Weidenfellerren gainetik baloia loratuta berdinketa lortu zuen arte.

Portugaldarren golak oker hasitako partida zuzendu zuen. Bazirudien berriz ere Real Madrilek atzetik aurrera eginez irabaziko zuela. Manchester Cityren aurka egin zuen lehen jardunaldian, eta atzo ere hori egin zezakeenaren itxura eman zuen berdinketaren gola sartu ondorengo minutuetan. Baina ez. Ez zen horrelakorik gertatu. Aitzitik, kolpea eman beharrean, kolpea jaso zuen Real Madrilek. Schmelzerrek aldaratze bat jaso zuen arearen ertzean, eta haren jaurtiketa sareetara joan zen. Gol horrek eman zion garaipena Borussia Dortmundi, eta D multzoko lehen postua.

Ezustea Amsterdamen

Multzo berean, Ajaxek 3-1 irabazi zion Manchester Cityri Amsterdamen. Ingalaterrako taldea multzoko azkena da orain, puntu bakarrarekin. Miraria behar du sailkatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.