Oklahoma eta Miami NBAko talde onenak All Star festaren atarikoan

26-7 balantzea dute biek; Miamik zazpi irabazi ditu jarraian, lau Oklahomak, Bostonen aurka azkenekoa, atzo

Andoni Urbistondo.
2012ko otsailaren 24a
00:00
Entzun
NBAk lauzpabost eguneko atsedena hartuko du gaurtik hasita. 2012ko All Star saskibaloi festak hartuko dio lekukoa egutegi bukaezinari, eta izar distiratsuenek tentsio gutxiagorekin jarduteko aukera izango dute. Oklahomako bi izarrek, adibidez. Kevin Durant eta Russel Westbrook ligako lidergoan daudela iritsiko dira Orlandora. 26-7 balantzea lortu dute lehen bi hilabeteetan, baina ohorezko titulu hori Miamirekin partekatu beharko dute, Floridakoek balantze bera baitute.

Oklahomak laugarren garaipena lortu zuen atzo jarraian, Boston 119-104 menderatuz erraz, eta Los Angeles Lakersen aurka jokatu du azkena goizaldean. Miamik partida errazagoa du, itxuraz, New Yorken aurka. Joan den sasoiko txapeldunordeak zazpi garaipen lortu ditu errenkadan.

Jardunaldiari dagokionez, Lakersek Dallas menderatu izana nabarmendu behar da. Texasen nagusitu ziren, gainera, eta ekaineko finalean hartutako muturrekoarengatik mendekua hartu. Dallasek eta Lakersek, ordea, urrun dituzte ligako onenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.